Onomatopeiak… euskaraz

Hona hemen azaroaren 29an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak.

Entzun saioa


 

Aspaldidanik hona ekarri nahi izan dudan gai bat aipatu nahi dut: ONOMATOPEIAK. Badakizue, soinu bat imitatzen duen hitza edo hitz taldea.

200Baina ezagutzen al ditugu euskarazko onomatopeiak? Uste dut ez ditugula behar beste erabiltzen, eta hori dela eta ikastaro trinko bat prestatu dut. Adibidez, nola egiten dugu barre euskaldunok? Izan ere, desberdin barre egiten dugu munduan zehar. Espainolek JAJAJA egiten dute, frantsesek HEHEHEHE, ingelesek HAHAHA, greziarrek XAXAXA… Eta guk? Nola egiten dugu euskaldunok barre? KAR KAR KAR!

Oinarrizko onomatopeiak ere ez ditugu ezagutzen: animalien soinuak, esaterako. Txikitatik ikasi behar dugu euskal animaliek nola egiten duten euskara jatorrean:

  • Behia:  MARRU-MARRU     
  • Txakurra    ZAUNK-ZAUNK       
  • Ardia:  BEE/MEEE       
  • Oilarra:  KUKURRUKU   
  • Zerria:  KURRINKURRIN   
  • Astoa:  ARRAN-ARRAN   
  • Katua MAUMAU            
  • Txoria:  TXIOTXIO     

giphy

Jarraitu dezagun ikasgaiarekin, gauza praktikoak ekarri nahi izan ditugu, gure bizitza errazteko. Adibidez, maitemintzen bagara, gure maiteñoari ezin diogu esan gure bihotzak PUM PUM egiten duenik. Ez, maitemindutako bihotz euskaldun batek TAUP-TAUP egiten du.

Bihotzaren atea irekitzeko beraz badakigu ze sonu egiten dugun, baina benetako atea jotzen dugunean, nola adierazten dugu? Ba ziur nago TOK TOK esango duzuela, baino gaizki! Erdaraz ari zarete atea jotzen! Euskara jatorrean atea KAX KAX jotzen da. Kantuak argi esaten du, ba!

 

 

Atea en badute entzuten, orduan TXIRRINA jo behar dugu, baina mesedez, ez jo RING RING, baizik TXIRRINTXIRRIN!

giphyIa erabiltzen ez dugun onomatopeia bat. Edaterakoan ezin dugu esan GLU GLU egiten dugula. Hori erdarakada bat da. Ezta umbleble eta horrelako pitokeriarik. Euskaldunok DZANGA-DZANGA esaten dugu, ze arraio!

Baina kontuz, sagardoa kontrako eztarritik joan daiteke eta orduan eztulka hasiko gara eta. Ba ez du balio COF COF egitea, ez andere eta gizonak, eztula euskara batuan egin behar dugu TUJU-TUJU!

Puzkerra ere desberdin botatzen dugu euskaldunok, bai horixe! Españolez PRRRRR, ingelesez POOT eta euskaraz ez, euskaraz TURRUT egiten dugu, askozaz ere musikalagoa, bai horixe!

giphy

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s