Puzkerrei buruz

Hona hemen otsailaren 7an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak.

Entzun saioa (8. minututik aurrera)


Aspaldidanik landu nahi izan dut gai hau: puzkerrak! Zientziaren arabera, ba al dakizue zenbat puzker botatzen ditugun egunero?

puzkerraPuzker kantitatea kalkulatzeko orduan garrantzitsua da NON BIZI GAREN jakitea. Zergatik? Gero eta altuera handiagoan bizi, orduan eta puzker gehiago botatzen ditugulako. Honen arabera, Abaurregainako biztanle batek Biarritzeko herritar batek baino puzker gehiago botako ditu egunero.

giphyBataz beste, gizon eta emakumeok puzker kantitate berdinak botatzen ditugu. Bai, halaxe da. Badirudi gizonak puzkarrero fama handiagoa dutela, baina hori da sozialki emakumeoi ez zaigulako eman puzkerrak askatasunean botatzeko eskubidea. Bota ditzagun puzkerrak askatasunez! Hori bai, zientziaren arabera, emakumeon puzkerrek usain txarragoa dute. Zergatik? Sulfuro hidrogeno gehiago dutelako.

Hil ondoren puzkerrak botatzen ditugu. Bizitza amaitu ondorengo 3 ordutan puzkerrak bota ditzakegu. Gorputzean dagoen airea hesteen bidez ateratzen delako gertatzen da hori.

unikornioaEproktofilia zer den badakizue? Ba puzkerrekin eszitatu egiten diren pertsonak sentitzen dutena da. Usaina eta soinuarekin ere bai!

oheaLabe holandarra egin duzue inoiz? Izena ez dakit nondik datorkion, egia esan. Ohean zaudela puzkerra bota eta manta azpian sartzen zara. Nik uste dut denok egin izan dugula bakarrik daudenean, baina jende gehiagorekin?

 

suaPuzkerrak sukoiak dira, inflamableak, alegia. Izan ere, %59a nitrogenoa, %21a hidrogenoa, %9a karbono dioxidoa, %7a metanoa eta  %3a  oxigenoa dira. Gainontzeko %1a sufrea eta beste elementu batzuk osatzen dute, eta sufrea da hain zuzen ere usain txarra ematen diona. Gas pilaketagatik leherketak egon daitezke. Beraz, sufre kantitate handia duten janaria jaten badugu, gazta, arrautzak, aza,...

astronautaHonekin lotuta, puzkerrak arazo bat dira espazioan. Esan dugun bezala, gas pilaketek leherketa sortarazi dezakete, eta noski, espazio-ontzian ezin dugu leihoa ireki giroa aireztatzeko. Hori dela eta astronauten dieta alde horretatik ere zaindu egiten da. Alegia, puzker gutxiago bota ditzaten.

 

hegazkinaHegazkinean puzker gehiago botatzen ditugu. Lehen aipatu bezala, puzker gehiago botatzen ditugu altuera handiagoan gaudenean, beraz, pentsa hegazkinean milaka metrora gaudenean! Konpainiak horren jakitun dira eta ematen duten jana puzker gutxiago bota arazteko pentsatuta daude.  

Hainbat ikerketen arabera, Puzkerrek 3 metro segundoko abiaduran ateratzen dira  eta 10 eta 15 segundo beranduago usaindu daitezke.

korrika

Bataz beste, 14 puzker botatzen ditugu Euskal Herriko biztanleok.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s